BOST MINUTUTAN EGINDAKO IPUINA

Ez dakit zer idatzi. Ipuin bat idatzi behar dut eta bertan zuhaitza, eskailera eta argazkia hitzak agertu behar dira.

Ideia bat daukat, baina oraindik garatu beharko dut. Ipuina idazten hasiko naiz. (Adelaida 80 urteko amona zen eta ez zeukan seme-alabarik, ezta senarrik ere, oso gazte geratu zen alargun.)

Sarrera eginda daukat eta orain gehiago sakondu beharko dut ipuina. (Adelaidak, diru pila bat zeukan, gure buruan ezin izango ziratekeen zifrak sartuko.) Etenaldi bat egingo dut nola jarraituko dudan pentsatzeko.

(Bazirudien, auzokide guztiek asko maite zutela amona, baina itzura hutsa baino ez zen.

Arratsalde batean, alboko etxeko andreak, Adelaidari barazki batzuk eraman zizkion eta berarekin ordu batzuk pasatu zituen egunero bezala. Baina hango hartan, alarguna pixkat urduri zegoen, zioenez edozein egunetan norbaitek zeozer egin ahal ziokeelako bere dirua ermateko. Auzokidea pentsakor joan zen bere etxera. “Zergatik pentsatzen du halakorik Adelaidak?”, behin eta berriz galdetu zion bere buruari. Hurrengo egunean Adelaidaren etxera joan zenean, hilda aurkitu zuen. Polizia deitu zuen, hauek ikerketa bat zabaldu zuten eta hainbat pista aurkitu zituzten. Adelaidaren eskuaren alboan bere senarraren argazkia zegoen, zeinean paper bat idatzita zeukan, horrela esaten zuena: “etxe barruko eskailerak diruz beteta daude nahi duzuen fundazioetara bidali, niri nahiko nuke, lorategiko zuhaitzaren alboan lurperatzea, mesedez.”

Adelaidak testamendu antzekoa idatzi zuen, baina norbaitek hil zuen hala bera bere burua hil zuen? Ez dute jakin eta ez dugu inoiz jakingo.)

Bueno, ipuina amaitu dut, ez da nik pentsatu nuen bezain zaila!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: