udagoieneko ariketa

Diskoa indartsua da, itsasoaren kolpearen antzekoa. Indartsua bere sinpletasunean. Abesti errazak ditu bi zutabe nagusitan banatuak: alde batetik, melodia eta koru bikain eta bustitzaileek, eta bestetik, gitarra surfero distortsionatuek samurki diraute (irauten dute). Melodietan eta koruetan dagoen indar basatiak berehala suntsitzen du edozein gorputz eta lapak bezala itsasten dira burmuinean. Koruak lau ahotsetara eginak daude eta musikalitatea zirrikitu guztietatik ateratzen da. Kantuak lehen segundutik gozatzen dira, eta ez dute inolako musika progresiorik behar. Hasi eta ziplo uzten zaitu Itxosun zarati diskoak. Niri askotan datozkit burura The Beatles The Uski´s entzuten dudanean. Gitarra distortsionatuak eta erritmo surferoak eta hondartzazaleak dira, baina edozein unetan eta edonork entzutekoak. Beach Boys taldearen aurrean nagoela ematen dit. Dantza, gerri mugimendua, izerdia. Dantza eta melodia. Itsasoaren zarata du alde guztietatik. Hitzetan itsasoa dago present. Musikan itsasoaren zaratara garamatza The Uski´s taldeak.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: